2014-10-09

DANIARRAK GURE ARTEAN!!!



Irailaren 29an heldu zitzaizkigun ikasle daniarrak. Esbjerg izeneko herri txiki bateko eskolan ikasten duten ikasleak dira. Egia esan, oso denbora gutxi izan ditugu gure artean astelehenean gauez iritsi eta ostiral eguerdian joan zirelako. Hainbat ekintza berezi izan ditugu astean zehar elkar ezagutu eta ingelesa hitz egiteko.: Donostiako Zientzia Museora bisita, Sopuerta Abentura eta barbakoa , Bilbo eta Guggenheim museoa eta Bizkaia zubia besteak beste. Oso ondo pasatu dugu elkarrekin eta irrikitan gaude martxoan Dinamarkara joateko!!!!!


2014-10-08

Gure lehenengo praktika laborategian!!!!ADNaren erauzketa.





Asteartean lehenengoz izan ginen DBH2. mailakoak laborategian praktika bat egiten. Bakoitzak bere ahoko zelulen ADNaren erauzketa egin zuen produktu oso sinpleak erabiliz: gatza,detergentea eta alkohola. Nahiz eta denon laginetan ikusi ez, gutxi batzuek oso emaitza onak lortu zenituzten!Oso ondo!

2014-10-07

Fotosintesia


turri gisa Eguzkiaren energia erabiliz.


FOTOSINTESI-PROZESUKO ALDIAK
Fotosintesia landare-zelulek soil-soilik duten organulu batean egiten da:kloroplastoan
Fotosintesia gertatzeko, ezinbestekoa da Eguzkiaren argia. Energia hori kloroplastoetan dagoen substantzia berde batek
hartzen du: klorofilak
Fotosintesian gertatzen den erreakzio osoa honako hau da:
  CO2  +   H2 O   +   gatz  mineralak   +    argi-energia    ------------->   glukosa    +    O2
Fotosintesian bi aldi bereizten dira: argitako aldia eta ilunpeko aldia.
Argitako aldia. Aldi horretan erreakzio kimikoak gertatzen dira Eguzkiaren argiaren eta klorofilaren bitartez.
Ilunpeko aldia. Aldi horretan materia ez-organikoa materia organiko bilakatzen da Eguzkiaren argirik gabe.

FOTOSINTESIAREN GARRANTZIA
Fotosintesia oso garrantzitsua da, arrazoi hauengatik:
Oxigenoa askatzen da. Oxigenoa oso garrantzitsua da, gure planetan  biziak iraun dezan; izan ere,
ia izaki bizidun guztiek behar-beharrezkoa dute arnasketa zelularra egiteko.
• Atmosferan den oxigeno kantitatea fotosintesiari esker da konstantea.
• Lurrean bizia izatea fotosintesiaren baitan dago. Gure planetako izaki bizidunek landareek sortzen dituzten
substantzia organikoak baliatzen dituzte.



ARNASKETA ZELULARRA

Arnasketa zelularra zenbait substantzia organiko erabat degradatzea (oxidazio bidez) da, materia ez-organiko bihurtuz energia aska dadin.
 
Zelulek, bai autotrofoek bai heterotrofoek, substantzia organikoak degradatzeko erabiltzen dute arnasketa zelularra.
 
Substantzia organikoak energia ugarikoak dira (glukosa,adibidez), eta prozesu horren bidez, konposatu ez-organiko bakunagoak lortzen dituzte, energia urrikoak: karbono dioxidoa eta ura.
 
Degradazio hori egiteko, zelula gehienek oxigenoa behar dute.
 
Arnasketaren ekuazio osoa, honako hau da:
 
 Glukosa +  O2   ------------->   H2O  +   CO2   + energia kimikoa
 
Prozesu horretan askatzen den energia ATP izeneko molekulan gordetzen da. Molekula horrek, gero, energia garraiatzen du, beharrezkoa den edozein zelula zatitara, eta zenbait funtzio egiteko erabiliko da han: substantzia klonpexuagoak sintetizatzeko, mugitzeko...
 
Arnasketa zelularra mitokondrioetan gertatzen da, eta jakina denez, zelula eukarioto guztiek dituzte direlako organulu horiek.
 
 
 

2014-09-16

Prozesu teknologikoa


Gaur prozesu teknologikoa zer den ikusi dugu. Ezinbesteko pausu batzuk edozein problema teknologiko ebazteko. Baliteke bideo honekin hobeto ulertzea. Ikustea gomendatzen dizuet.



Zer da Teknologia?


Lehenengo egunean teknologia zer den ikusi genuen eta baita teknika, zientzia eta teknologiaren erlazioak edo loturak. Ziur nago primeran gogoratzen dituzuela ,dena den klasean ikusitako bideoa igotzen dizuet nahi duzuenean ikus dezazuen. Gogoan izan:




2014-09-14

Teoria Zelularra



 
 

2014-07-10

2014-05-27